Bi aukera zabaldu dituzte bozkatzeko. Batetik, aurrez aurre, liburutegian dagoen kutxan edo Iruris, udaletxean, Aretxalde geltokian, Gurutzea, Bolaleku edo Goitioltzako txokoan jarritako postontzietan. Horrez gain, urtarrilaren 30ean 16:00etatik 19:00etara eta 31n 10:30etik 14:00etara bi pertsona auzoetatik ibiliko dira informazioa ematen eta parte hartzen lagunduz. Bestetik, udaleko webgunean ere aukera dago parte hartzeko.
Urriko lehen hamabostaldian osatu zuten Lezamako 2026ko aurrekontu parte hartzaileetako hasierako fasea. Bertan, 18 urtetik gorako 97 herritarrek 201 proposamen aurkeztu zituzten eta 10 eta 17 urte bitartekoek beste 171 ekarpen egin zituzten. Hain zuzen ere, ideia horietatik abiatuta landu dituzte proiektu finalistak, orain, bigarren fasean, bozkatu behar direnak.
Boto gehien jasotzen dituzten proiektuak 2026an zehar gauzatuko dituzte, eta udal inbertsioen plangintzan integratuko dituzte, “aurrekontuaren izaera parte-hartzailea eta baliabideen auzoetako behar zehatzetara bideratzea indartuz”.
Hurrengokoak dira proiektuak:
- 18 urte edo gehiagokoak (70.000 euro daude bideratuta eta zerrendako lau aukeratu behar dira):
- Lapiko parkean iturri bat jartzea (5.000 euro)
- Gurutzeko jolas parkeko argiztapena hobetzea (11.000 euro)
- Kiroldegiko aldageletan estalkia jartzea (18.000 euro)
- Iberres-La Cruz oinezkoen pasabideen argiztapena hobetzea (13.000 euro)
- La Cruz jolas parkean umeentzako banakako kulunka bikoitza instalatzea (12.000 euro)
- Lezamako lan tradizionalen eta emakumearen paperaren balioa nabarmentzeko horma-irudi edo eskultura bat egitea (18.000 euro)
- Kultur Aretoan filmak proiektatzea (5.000 euro)
- 10-17 urte bitartekoak (20.000 euro daude bideratuta eta zerrendako hiru aukeratu behar dira):
- Gozo-gozo Lohitzun ondoko plazan iturri bat jartzea (5.000 euro)
- Gabonetako UGPare antzeko jolas parkea, urteko beste garai batzuetan eskuragarri (10.000 euro)
- Aire zabaleko filmen proiekzioa (5.000 euro)
- Bozgorailuak eta identifikazio-errotulua instalatzea Gaztelekuan (4.000 euro)
- Material berria eta Liburutegiko Haur Txokoa hobetzea (4.000 euro)