Elikadura osasuntsuari buruzko tailerra errepikatuko dute Lezaman

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 4a

Elikadura osasuntsuari buruzko tailerra eskainiko dute berriro Osakidetzako Uribe ESIko profesionalek, eguenean, otsailak 5, 12:15etik 13:45era, Lezamako Kultur Aretoan. Tailerra gaztelaniaz izango da eta tokiak mugatuak dira. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko 747 42 88 49 telefonora deitzea edo ekt@txorierri.eus posta elektronikora idaztea eskatu dute.

Aurreko tailerraren arrakasta ikusita, bigarren aldiz errepikatzea erabaki dute: “Oinarrizko kontzeptuak, proportzioak eta elikagaien banaketa osasuntsua gure plateratan zelan agertu beharko ziren erakutsiko da, giro parte-hartzaile batean”.