Basobaltz Jai Batzordeak “arriskuan” ikusten ditu Lezamako Jaiak

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 5a

Irtenbide bat bilatu nahian bilera deitu dute domekarako, otsailak 8, 19:00etan, Topalekuan. Hain zuzen ere, Basobaltz Jai Batzordeko kideek “arriskuan” ikusten dituzte Lezamako Jaiak jende faltagatik: “Lan handia egiten dugu urtero jai ezin hobeak antolatzeko, beti lezamarron interesak kontuan izanda. Baina jaiak aurrera eramateko, jai batzordeak jendea behar du”.