‘Nola jokatu gure seme-alaben harreman gatazketan?’ hitzaldia gaur, eskolan

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 23a

Lezamako Eskolako guraso elkarteak ‘Nola jokatu gure seme-alaben harreman gatazketan?’ hitzaldia eskainiko du astelehenean, otsailak 23, 18:00etan, musika gelan. Hizlaria Juan Carlos Alonso psikologoa izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dute behar izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela hitzaldira bertaratzen diren familientzat. Horretarako, harremanetan jartzeko eskatu dute 722 25 53 65 telefonora deituz edota lezamakogurasok@gmail.com posta eletronikora idatziz.