Izagirre-Ormaetxe eta Labaka-Sotil bikoteak, Lezaman txapeldun

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 23a

Lezamako Pelota Klubak antolatzen duen 66. eskupilota txapelketako final handiak jokatu zituzten joan den barikuan, otsailak 20, frontoian. Bertan, Oier Ormaetxe herriko semeak ezin izan zuen bigarren urtez jarraian txapela jantzi. Pilotalekua bete egin zen.

Gazteen mailako finalarekin hasi zen jaialdia, pilotari guztiak Lazkaoko Lapke taldekoak zirelarik. Izagirrek eta Hormaetxek ezin hobeto eman zioten hasiera partidari, eta 12-1 aurreratu ziren. Biak ala biak oso nagusi izan ziren kantxan eta ez zieten Armaolea eta Figeroari inolako aukerarik eman. Azkenerako 22-11.

Nagusien finala ere bide beretik joan zen, hasiera erabakigarria izan zen. 11-4 aurreratu ziren Labaka eta Sotil eta Hormaetxe lezamarra eta Elorzek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Sotilek atzeko koadroetan dominatu zuen, eta Labakak ez zuen aurrean barkatu, hain zuzen, txapelketako pilotari onenaren saria jaso zuen. 22-12 gailendu ziren.