24. Korrikaren aurkezpena egin dute Lezaman

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez 2026ko martxoaren 2a

Barikuan, otsailak 27, 24. Korrikaren aurkezpena egin zuen AEK-k Lezaman. Arratsalde guztian zehar hainbat ekintza osatu zituzten eta aurkezpena Kultur Aretoan osatu zuten. Bertan, herriz herri Errigoraren alde lan egiten duten pertsonak omendu nahi izan zituzten.

Hurrengo ekintzak:

Martxoak 6: 16:00etan arropa salmenta eta kuestazioa Zamudioko Eskolan.
18:30etik aurrera Leizaola Lehendakaria Plazan hasita eta herrian zehar Mogumbo Brass Banda.
Martxoak 15: Korrikaren aurkezpena, 12:00etan, Erandiogoikoan. Erandiogoikoatik Asuara jaitsiera eta Asuan Korrika Festa: trikitilari eta pandero jotzaileak, Berakatz taldea, umeentzako tailerrak, txosnak eta pintxoak.
Martxoak 19: Atharratzera joateko autobusa. Izen ematea Txepetxan.
Martxoak 27: Korrika girotze beroketa, Zamudion. 18:30ean eskolan hasita, herri barruko markagailuak jarriko dira KM bakoitzean, herriko elkarteen parte-hartzearekin. Ibilbidea: Eskolan, Elizan, Arbolantxa kalean eta Zamarripa plazan.
Martxoak 27: Lagatzuren eskutik, Bertso afaria, 21:00etan Derioko Baserri Antzokian.
Martxoak 27: Korrika Txikia, Larrabetzun: Txokolatada, umeentzako tailerrak, txosna eta barbakoa, plazan.
Martxoak 27 eta 28: Arte eta Kultura asteburua, Loiun. Korrika Txikia, martxoaren 27an goizean.
Martxoak 28: Fruiztariak Txaranga eta talo jana, 18:30ean, Lezaman.
Martxoak 28: Talentu Gaua eta afaria, Hori Bain.
Martxoak 29: Zamudion, Korrika pasa ostean, txokolatada.