Eguaztenean egingo dute udal ikastaroetako zozketa

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 24a

Lezamako Udalak jakinarazi du apirila eta ekaina bitarteko udal ikastaroetan izena emateko amaitu eta gero, zozketa publikoa egingo du horietako batzuetan gehiegizko tokiak bete direlako. Eguaztenean, martxoak 25, 13:00etan egingo dute zozketa udaletxean.

Pilates I, Pilates II, Pilates III, Spinning I eta Spinning II dira tokiak dauden ikastaroak. Argitu dute gainontzeko ikastaroetan ez dago zozketarik eta apuntatutako pertsona guztiak onartuak izan dira. Zozketak egin ondoren, kurtsoetatik kanpoan geratu direnei abisua telefonoz emango zaie. Ikastaroak apirilaren 1ean hasiko dira.