Lezama hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua, domekan

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 17a

Lezamako Zorrizketan euskara Elkarteak herria hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu du domekarako, apirilak 19. Kurtzeko ermitan emango diote hasiera ibilbideari 10:00etan, eta auzotik ibiliko dira Lezamako toponimia berreskuratzen, hau da, auzo eta baserrien izenak ezagutzen.