Prezioari dagokionez, 15 euro dira pertsonako. Maiatzaren 16an, 09:00etan aterako dira eskolatik, goizean Oja bide berdea osatuko dute eta 16:00etan Ojaparkera joango dira hiru orduz tirolina edota rokodromoa bezalako ekintzak osatzera. 19:00etan itzuliko dira Lezamara.
Antolatzaileek eskatu dute hamaiketakoa, bazkaria, bisera, eguzki krema, bainujantzia, eskuoihala edota aldatzeko arropa eramatea. Informazio gehiagorako lezamakogurasoak@gmail.com posta elektronikoa eta 722 25 53 65 telefonoa jarri dituzte eskuragarri.