Pala profesionalak azken hilabete luzeetan galdutako protagonismoa berreskuratu nahi du. Horretarako sortu dute Basquemotion izeneko entitatea eta orain, udara begira, Summer League zirkuitua aurkeztu dute. Hain zuzen ere, geldialdietako bat Lezaman egingo dute, ekainaren 20an. 18:00etan hasiko da jaialdia eta hurrengoko bi partidak jokatuko dira: Fusto-Skufca vs Eslava-Galbete eta Del Rio-Gaubeka vs Maldonado-Alkorta.
Parte hartzaileetako bat lezamarra da: Asier Del Rio. Bi multzo osatu dituzte modalitateko palista onentsuenekin. Lehen multzoan daude Imanol Ibañez-Baeza, Eslava-Galbete, Madariaga-Insausti eta Fusto-Skufca eta bigarrenean Gaubeka-Del Rio, Maldonado-Alkorta, Zubiri-Ibai Perez eta Mikel Sanz-Gordon.
Zapatuan, ekainak 13, emango diote hasiera txapelketari Gallartan eta Lezamakoa bigarren jardunaldia izango da. Gero, Sestao (ekainak 29), Iruñea (uztailak 6, Ispaster (uztailak 11), Plentzia (uztailak 17) eta Azpeitia (uztailak 25) izango dira hurrengo geralekuak. Finalerdiak eta finalak irailaren 7rako eta 14rako daude aurreikusita, baina oraindik ez du egoitza zehaztuta.