Giro bete-betean ospatu dute Bizkaiko Abesbatzen Eguna, Lezaman

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 16a

Ekidazu abesbatzaren 25. urteurrenean, Lezamak hartu zuen domekan, ekainak 14, 41. Bizkaiko Abesbatzen Eguna. 48 abesbatza eta 700 lagun inguru elkartu ziren. Hurrengo urterako Muskizko Oihartzuna abesbatzak hartu du lekukoa. Aurten, esker on berezia egin diote Ramon Bustamante kazetari eta aurkezleari.