Jon Andoni Llodio Garmendiak eta Jon Llodio Ladislaok ‘Lezamako baserriak eta etxeak’ liburua argitaratu dute. Barikuan, irailak 18, aurkeztuko dute herritarren artean, Kultura Aretoan. Egileek ehunka argazki batu dituzte, dokumentuak aztertu, herritarren oroitzapenak jaso dituzte, hau da, historia berreskuratzen saiatu dira. Bidean lagun, familia eta herritar askoren laguntza izan dute. Urriko aldizkarian, elkarrizketa guztia irakurgai.