Pantailen erabileraren inguruko arazoa oso zabala da, ertz asko ditu: hezkuntza, osasuna, sare sozialak.... Txorierriko Altxa Burua sarea abiapuntu hartuta, arazoaren ertz horietako batzuekin hitz egin nahi izan du Aikor aldizkariak. Aihen Curpion Lecue bigarren hezkuntzako irakaslea da, Mirene Beriain Rodriguez lehen mailako arretan pedriatra, Patricia Barron San Blas EHUko irakaslea eta ikertzailea gizarte zientzietan, eta zelan ez, protagonistekin beraiekin, gazteekin: Karle Marugay Aiartza, 12 urtekoa ikaslea. Azaroko aldizkarian erreportaia eta elkarrizketak irakurgai.
Derioko Ipar Alde abesbatzak 50 urte betetzen ditu aurten. Gaur egun ez daude abeslari kopuru aldetik beraien kopuru onenean, baina “ilusioa eta gogoak” mantentzen dituzte. Azarotik aurrera ekimen bereziak antolatu dituzte urteurrenerako. Azaroko aldizkarian erreportaia irakurgai.
Ba al dago baratzeko tomatea baino gauza hoberik? Janariari dagokionez, behintzat, agian ez. Soloko produktuen artean erregeak izan daitezke. Hori bera pentsatu omen zuen Ignacio Quintana San Miguelek. Baina lezamarrak pauso bat gehiago eman zuen, tomateak eduki bakarrik ez, asko eta askotarikoak landatzen ditu. Urriko aldizkarian erreportaia irakurgai.
Sondikako Gorantzaileak dantza taldeak 60 urte betetzen ditu. Urte osoan zehar hainbat ekimen antolatu badituzte ere, urriaren 2tik 4ra ospakizun nagusiak elkartuko dituzte. 60 urte dira herritik eta herriarentzat lanean, elkarlanean, hori baita taldearen ezaugarri nagusienetako bat. Urriko aldizkarian erreportaia irakurgai.
Jon Andoni Llodio Garmendiak eta Jon Llodio Ladislaok ‘Lezamako baserriak eta etxeak’ liburua argitaratu dute. Barikuan, irailak 18, aurkeztuko dute herritarren artean, Kultura Aretoan. Egileek ehunka argazki batu dituzte, dokumentuak aztertu, herritarren oroitzapenak jaso dituzte, hau da, historia berreskuratzen saiatu dira. Bidean lagun, familia eta herritar askoren laguntza izan dute. Urriko aldizkarian, elkarrizketa guztia irakurgai.