Basobaltz Jai Batzordeak jaiak baloratzeko galdetegia zabaldu du

Mikel Reina Barros

Datorren urteko Lezamako jaiei begira, Basobaltz Jai Batzordeak galdetegia zabaldu du. Helburu dute jaiak hobetzea eta horretarako herritarren iritzia jaso nahi dute. “Galdetegia guztiz anonimoa da, beraz zintzotasunez bete, hauek izango baitira datorren urteko jaiak prestatzeko erabiliko ditugun irizpideak”.