Lezamako III. Multi Kintada, zapatuan

Mikel Reina Barros

2007. urtera arte jaiotako lezamarrek hitzordua daukate zapatuan, urriak 24: III. Multi Kintada. Beste behin ere adin guztietako herritarrak elkartuko dira egun osoko egitarauan. Hurrengokoa da jango duten menua: gilda, txistorra, entsalada, oilaskoa eta postrea. Ogia, ura, sagardoa kupelan, ardo eta kafea ere egongo dira. 

Egitaraua:

  • 12:30-15.00 Frontoian topaketa eta herriko tabernetatik zehar poteoa kintoen musika tresnen eskutik.
  • 15:00-18:00 Bazkaria frontoian eta ondoren bingoa.
  • 18:00-20:00 DJ Edu & Tara frontoian.
  • 20:00-00:00 Primo bayoren eskutik, kalejira musikatua.
  • 00:00-3:00 Musika frontoian.