Erakusketan zein kontzertuan diru bilketa solidarioa egingo dute. Euskadi-Cuba elkartearen bidez, helburua da Kubara eguzki panelak bidaltzeko dirua batzea. “Agian aurrerago zeozer antolatuago bat egingo dugu, baina momentuz honekin konformatuko gara herri kubatarrari laguntza apur bat lortzeko. Ekimen solidario honekin bat egitea eskatzen dizuegu eta ahal duzuen neurrian zabaltzea eta Kubarekiko elkartasuna (baita ekonomikoa ere) ozen adieraztea”, azaldu dute.