“Zerbitzu honen helburua da herritarrei udalerrian norberaren esparruan sortutako landare-hondakinak behar bezala kudeatzen laguntzea”, azaldu dute. Zerbitzua erabili nahi izatekotan, abisua emateko telefonoa Lezamako Udalarena dela jakinarazi dute: 94 455 60 07. Astelehenetan, 12:00ak baino lehen, eman behar da abisua bilketa eguna martitzenetan izango baita.
Azaldu dutenez, inausketako egurra eta kimak aurrez zati txikiagoetan moztu eta ondo itxitako zabor poltsetan sartu behar dira. Belarra mozketatik datozen hondakinak ere hermetikoki itxitako zabor-poltsetan sartu behar dira. Bilketa baieztatu ondoren, poltsak etxetik kanpo jarri behar dira, aurreikusitako astelehenean. Astean gehienez 10 poltsa onartuko dituzte (30 litrokoak).