Asier Del Riok Sopela Pro-Am txapelketan parte hartuko du berriro

Mikel Reina Barros

Argazkia: Sopelako Udala

Innpala enpresatik kanpo geratutako palistek aurrerapausoa eman eta Sopela Pro-Am txapelketa antolatu dute bigarren urtez jarraian. Astelehenean, azaroak 16, emango zaio hasiera eta abenduaren 14ra arte luzatuko da. 

Hain zuzen ere, palistak parte hartzaile eta kudeatzaileak dira aurten, eta horien artean dago Asier Del Rio. Horrez gain, Kurene pilota elkarteak eta Sopelako Udalak hartzen dute beste antolaketa lana. Lau aurrelarik eta lau atzelarik osatzen dute txapelketa, eta ligaxkako hiru jardunaldietan bikoteak desberdinak izango dira. Astelehenetan 19:30ean jokatuko dituzte partidak Sopelako frontoian. Sarrerak dagoeneko salgai daude: 5 partidako bonoa 30 eurotan eta jardunaldi bakoitzerako sarrerak 10 euro balio ditu.

Egutegia:

  • Azaroak 16
    • Maldonado-Urrutia VS Fusto-Del Rio
    • Gaubeka-Ibai VS Madariaga-Gordon
  • Azaroak 23
    • Maldonado-Del Rio VS Madariaga-Ibai
    • Fusto-Urrutia VS Gaubeka-Gordon
  • Azaroak 30
    • Maldonado-Ibai VS Gaubeka-Urrutia 
    • Fusto-Gordon VS Madariaga-Del Río
  • Abenduak 14
    • Finala