Eguaztenean egingo dute umeengan irakurketa suspertzeko lehen saioa

Mikel Reina Barros

Lezamako liburutegiak ipuin kontaketa eta tailerrak uztartuko dituzten bi saio antolatu ditu 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat,” liburuen mundua gerturatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko”. Lehen saioa eguaztenean, azaroak 18, egingo dute eta bigarrena abenduaren 11n, biak ala biak 17:00etan hasiko dira, Kultura Aretoan. Istorioen eta gizarte zein hezkuntza gaiekin lotutako jardueren bidez, “haurren jakin-mina piztu, irudimena landu eta liburutegiko liburuak ezagutzera eta mailegu zerbitzua erabiltzera animatu nahi dira”.