Lezamako Udalak Mikel Zarate plaza eraberritzeko ideia lehiaketaren oinarriak zehaztu ditu. Deialdi honen helburu nagusia plaza oinezkoentzat jartzea eta egon daitezkeen oztopo arkitektonikoak kentzea da. Proposamen berriek gaur egungo eskakizunei erantzun beharko diete irisgarritasunaren, iraunkortasunaren, genero berdintasunaren, hiri segurtasunaren eta erosotasunaren alorretan, plaza hainbat ekitaldi (hala nola kontzertuak, azokak edo lehiaketa gastronomikoak) antolatzeko moduan egokitzeko.
Oinarrietan jasotzen denez, plazari atxikitako lursailean gutxi gorabehera 20 ibilgailurentzako aparkaleku bat eta haur jolasen eremu bat diseinatu beharko dira. Proiektuetarako mugatutako eremu osoa erabili ahal izango da, egungo plazaren eta aparkalekuaren artean dagoen bidea barne.