Eihar Astobieta Lakontza, mugimenduaren edertasunean itsu

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 3a, 09:13
Eihar, Loiuko Udalak parkeetan ipinitako barandak erabiltzen dituzten horietako bat da, baina ñabardura batekin: ez du inolako mantentze ariketarik egiten, Kalistenia baizik. Bestelako kirolek garrantzia potentziari eta ahaleginari ematen dioten bitartean, Kalistenia (Calisthenics, ingelesez) gihar taldeetan zentratzen den ariketa fisikoa da. Kallos hitzak edertasuna esan nahi du grekoz; eta Sthenos hitzak, indarra. Hitz konposatuaren esanahia “gorputzak mugimenduan daukan edertasuna” da. Loiura heldu zenetik, Bilbao Calisthenics Team-eko kideak ordubete ematen du egunero ariketa hau bertako kirol instalazioetan egiten, jarduera honetarako egokienak izan ez arren. “Loiuko ekipamendua ez dago Kalistenia egiteko doiturik, baina momentuz hemen dagoenarekin egin beharko dut aurrera”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).