Martxoaren 3an, Loiuko jai batzordeak irtenaldia egingo du Zabala Adunako sagardotegira joateko. Loiutik goizean (9:30) abiatu eta Billabonan hartuko dute gosaria, Irrintzi elkartean. Handik Zabala sagardotegira joango dira bazkaltzeko. Ostean, Tolosa bisitatuko dute eta gaueko 10:00etan herrira itzuliko dira. Hara joan nahi duenak 45 euro ordaindu behar du; izena Udaletxean eman behar da otsailaren 5etik 13ra bitartean (11:00 - 13:30).