Irailaren 22an, Gazteen jaia egingo da lehenengo aldiz Loiun. Goizean zein arratsaldean hainbat ekitaldi izango dira umeei zein nerabeei zuzenduta: jolasak, bideojokoak, ikuskizunak... Gainera, gauean herriko musika txapelketa egingo da, eta Hesian taldeak kontzertua eskainiko dau. Haren ostean, musikeak jarraituko dau Oihan Vega Dj-aren eskutik. Txorierriko gainontzeko herrietako gaztetxeak ere gonbidatuta dagoz ekimenera.