Loiuztarrek upeltegi bi bisitatuko dituzte maiatzean

Aikor aldizkaria 2010ko api. 26a, 11:11

Larrakoetxe Loiuko jai-batzordeak Ramon Bilbao upeltegia bisitatzeko irteera antolatu dute maiatzaren 29rako. Autobusa goizeko 8:45ean aterako da Larrondotik eta geldialdi bi egingo ditu: bata, herriko enparantzan; eta bestea, Jesusen Bihotza plazan, Bilbon. Handik Harora abiatuko dira, Ramon Bilbao upeltegia ezagutzera. Bertan hiru ardo mota ezberdin dastatzeko aukera izango dute. Bazkaria Guillermo jatetxe-upeltegian egingo dute, Cuzcurrita del Rio herrian. Arratsaldea Labastidan emango dute eta Loiura gaueko 22:30ean itzuliko dira. Izena ematea maiatzaren 1etik 14ra bitartean zabalduko da. Hori 11:00etatik 13:30era egin behar da Zabaloetxeko eskola zaharrean (Etor).