Martxoan Herri Krosa egin zen lehenengo aldiz Loiun, hango Udalak antolatua. Ekimena oso arrakastatsua izan zen, bertan adin guztietako 800 korrikalariek parte hartu zuten-eta. Haien tartean, eskarmentuko lasterkariak izan ziren. Era berean, aipatu beharra dago parte-hartzaile batzuk Euskal Herri osotik ez ezik Estatuko zenbait probintziatatik ere etorri zirela: Kantabria, Burgos eta Palentzia, esate baterako. Lasterketaren ostean, indarrak berritzeko anoa eskaini zen, eta 600 opari baino gehiago zozketatu ziren parte-hartzaileen artean. Antolatzaileen esanetan, Udalak herriko bizitza soziala eta kulturala bultzatzea du helburu, eta horretarako, urtean zehar honen antzeko ekimenak egiteko asmoa du. Horren haritik, azpimarratzekoa da, korrikalari eta ikusleen artean, Loiun Herri Krosaren Egunean 1.500 lagun inguru batu zirela. Eta antolatze-lanetan 30 biztanlek baino gehiago parte hartu zutela.