Loiuk trikitilarien jaialdia hartuko du

Aikor aldizkaria 2012ko apirilaren 25a

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Bizkaiko Trikitixaren Eguna antolatu du maiatzaren 19rako. Trikitilarien jaialdia Txorierrin izango da aurten, Loiun hain zuzen ere. Trikiti-lariak eguerdiko 12etan batuko dira eta kalejiran ibiliko dira, herriko kaleak trikiti doi-nuz betetzeko. Giroa berotu ostean, bazkaria egingo dute pilotalekuan, arrastiko 3etan. Han menu hau edukiko dute: patatak Errioxako erara, oilaskoa entsaladarekin, hostopil-tarta izozkiarekin, ogia, edaria eta kafea. Bazkariak 18 euro balio du, eta izena emateko, 665 716 390 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidal daiteke bizkaia@trikitixa.net helbidera. Izena emateko azken eguna maiatzaren 14a izango da.