Mendi martxa, Loiun

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 30a, 11:20

Azaroaren 18an, domekan, mendi martxa egingo da bigarren aldiz Loiun. Izena ematea goizeko 9etan hasiko da Udaletxearen eskaileretan. Parte-hartzaileek ibilbide hau egingo dute: Loiu-Lauro-Unbe-Loiu. Nagusiak goizeko 9:30ean aterako dira eta 14 kilometro egingo dituzte; umeak goizeko 10:30ean aterako dira eta bederatzi kilometro egingo dituzte. Martxa amaitzen denean, txitxi-burruntzia eskainiko da eta opariak zozketatuko dira. Horrezaz gainera, kamiseta bana emango zaie izena ematea lehen egiten dutenei. Ekitaldian 20 loiuztar inguru ibiliko dira laguntzaile. Iaz 704 lagunek hartu zuten parte mendi martxan. Horiek Txorierritik ez ezik Bizkaiko beste herrietatik eta inguruko probintzietatik ere hurbildu ziren Loiura. Antolatzaileek espero dute mendi martxa aurten ere oso arrakastatsua izatea.