Loiuko Udalak herri krosa antolatu du bigarren aldiz ekainaren 2rako. Orotara bost kategoria osatuko dira parte-hartzaileen adinaren arabera. 4 urtera artekoek 11:15ean ekingo diote lasterketari; 5 urtetik 8 urtera bitartekoek, 11:30ean; 9 urtetik 12 urtera bitartekoek, 11:45ean; 13 urtetik 17 urtera bitartekoek, 12:00etan; eta 18 urtetik gorakoek, 12:30etan. Izena emateko, mezu bat agindu behar da krossloiu@gmail.com helbide elektronikora eta bertan datuok ipini: izen-abizenak, herria eta adina. Iazko edizioa oso arrakastatsua izan zen, lasterketan 800 lagunek hartu baitzuten parte. Korrikalariak Txorierritik eta inguruko herrietatik ez ezik, Burgos eta Kantabriako herrietatik ere hurbildu ziren Loiura.