“Nire lagun maitea” argazki lehiaketa

Aikor aldizkaria 2014ko uzt. 18a, 13:36

Lehiaketa Loiuko Udalak antolatu du eta parte-hartzaileek animalia baten argazkia aurkeztu beharko dute. Argazkia herriko txoko batean egin beharko da eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahalko ditu. Lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 14a izango da, Udaletxean eta 13:30ak arte. Zuri-beltzezkoak zein koloretakoak izan ahal dira, jpg formatua eduki behar dute eta CD batean sartuko dira. CD hori gutun-azal baten barruan egongo da eta han “Loiuko II. Argazki Lehiaketa” idatzi beharko da. Gutun-azalaren barruan beste gutun-azal txikiago bat ipiniko da CDarekin batera eta bertan egilearen datuak zehaztu beharko dira. Argazkiak irailaren 4tik 19ra bitartean ipiniko dira ikusgai herriko tabernetan eta herritarrek beren botoa emango dute. Ebazpena irailaren 25ean jakinaraziko da. Sari bi emango dira: 250 euro irabazlearentzat eta 100 euro herriko egilerik onenarentzat. Irabazleak adin txikikoak badira, materiala erosteko txartela jasoko dute. Informazio gehiago: www.loiu.org.