Auto klasikoak, Loiun

Aikor aldizkaria 2014ko irailaren 22a

Loiuko Udalak antolatuta, urriaren 5ean egingo dute laugarren erakusketa. Ekitaldiari goizeko 10etan emango zaio hasiera eta antzinako autoak eta motorrak ipiniko dira ikusgai. Goizeko 11:30ean Loiutik irtengo dira eta Txorierritik ibilbidea egingo dute. Bestalde, sariak emango dira hainbat kategoriatan eta ikusleek beren botoa emateko aukera izango dute. Sariak eguerdiko ordu-bietan banatuko dira, eta horren ostean kopaua eskainiko da.