Txorierriko Ipuin bilduma

Aikor aldizkaria 2015ko urt. 28a, 13:49

Txorierriko Mankomunitateak Ipuin bilduma liburua eman du argitara, eta bertan 2011-2013 urteetako Ipuin Lehiaketan sarituak izan diren lanak batu ditu. Liburua Flippingbook euskarrian deskargatzeko aukera dago, baita E-bookerako ere. Bestalde, barikuan 17. Ipuin Lehiaketaren sariak banatuko dira Loiun, arratsaldeko 7etan. Irabazleen izenak Mankomunitatearen webgunean, www.e-txorierri.com/eu-ES/Albisteak, kontsulta daitezke, eta bertatik ere deskarga daiteke Ipuin bilduma liburua.