Bertan auto klasikoen erakusketa egongo da urriaren 4an, goizeko 10etatik aurrera. Ibilgailuak Herriko plazan eta Alonsotegi plazan ipiniko dira ikusgai, eta 11:30ean handik aterako dira Txorierritik buelta bat ematera. Bestalde, 14:00etan kopaua eskainiko da Udalaren eskutik.
Auto klasikoen erakusketa Loiun oso harrera ona duen ekintza da eta hara hainbat lagun hurbiltzen dira, herritarrak zein txorierritarrak, baita inguruko herrietako lagunak ere. Iaz, esate baterako, 120 auto egon ziren ikusgai.