Diego de Amezua elkarteak Organo Jaialdia antolatu du hamargarren aldiz, eta kontzertuak eskainiko dituzte Bizkaiko zenbait herritan. Txorierrira ere etorriko dira, Loiura hain zuzen ere. Jose Luis Echechipíak kontzertua eskainiko du azaroaren 28an, zapatuan, 12:30ean, San Pedro elizan. Besteak beste, Scheidemann, Sebastian Bach eta Miguel Echevesteren piezak joko ditu.