Barikuan, otsailaren 12an, egingo dituzte Alonsotegi plazan, eta bertan batzen den dirua Txorierriko ume batek behar duen tratamendura zuzenduko dute. Ume horrek Rett sindromea dauka, garapen neurologikoaren gaitza dena.
Arratsaldeko 6,30ean umeen mozorro desfilea egongo da, eta 19:00etan haiei zuzendutako ikuskizuna. Iluntzeko 8etan, desfile-poteoa egingo da Eingo dantza eta kanta taldearekin. Bestalde, txokolatada, gozokiak eta tarta eskainiko dira euro baten truke, eta herriko gazteek txosna ipiniko dute. Era berean, gaueko 9:30ean saski solidario handi bat zozketatuko da. Txartelak euro batean ipiniko dira salgai. Azkenik, afari-karaokea egingo dute batzokian. Afariak 15 euro balioko du. Ekintza Loiuko Udalak antolatu du, Danontzat eta Loiuko Bakarrak elkarteen laguntzarekin.