Eta hori apirilaren 23an eta 24an egingo dute, hango Txori Bikers elkarteak motorren kontzentrazioa antolatu duelako bosgarren aldiz. Loiuko kontzentrazioak oso harrera ona eduki du hasieratik eta asteburuan zehar Bizkaitik zein inguruko herrietatik etorritako motorzaleak batzen dira bertan, baita giroa eta programatzen diren ekintzak ikustera hurbiltzen diren herritarrak eta txorierritarrak ere. Egitarau hau antolatu da asteburu osorako:
Apirilak 23, zapatua
10:00: Izena ematea.
11:00-13:00: Ibilbidea.
13:30-15:00: Tabernen ibilbidea, Loiun.
15:00: Paella jana.
16:30: Motor jokoak.
18:00: Pintxopoteoa, txosnan.
19:00: V Direction taldearen kontzertua.
20:00: Sariak zozketatzea.
20:30: V Direction taldearen kontzertua.
Apirilak 24, domeka
10:00: Izena ematea.
11:30: Ibilbidea eta geldiunea jatetxe batean, hamaiketakoa egiteko.