6.000 kilo elikagai batu dira Txorierrin, errefuxiatu siriarrei laguntzeko

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 24a, 10:19

Ekimena Danontzat Loiuko elkarteak sustatu du apirilean eta maiatzean zehar. Azaldu digutenez, Zaporeak egitasmoaren berri eduki zuten, eta erabaki zuten haiek ere beren ekarpena egitea errefuxiatu siriarrei laguntzeko. Zaporeak egitasmoaren boluntarioek hilabeteak daramatzate Chios Greziako irlan, zailtasunak zailtasun, han dauden errefuxiatu siriarrentzat otorduak prestatzen. Janari bilketa Txorierrin, Erandion eta Santurtziko lau ikastetxetan egin dute eta orotara 6.000 kilo elikagai batu dira. Elikagaiok Donostiara bidali dituzte, eta handik Chios irlara. Danontzat elkarteko kideak oso pozik daude herritarren erantzunarekin, eta Zaporeak egitasmoaren lagunek ere oso eskertuta azaldu dira. Loiuko elkartetik esandakoaren arabera, hurrengo ikasturterako ere badute janaria batzeko kanpaina antolatzeko asmoa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).