Gazte jaia bertako Udalak antolatu du bosgarren aldiz, Loiuko Bakarrak eta Danontzat elkarteen laguntzarekin. Egun osoan, gazteek prestatutako hainbat ekintza egongo dira. Esaterako, goizeko 11etan gymkana bat egingo da herria ezagutzeko. Ondoren, triki-poteoa, eta gazte bazkaria 15:00etan izango da. Taberna Ibiltaria herriko kaleetatik ibiliko da sei eta erdietatik aurrera, eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira. Eszenatokira Ze esatek eta Oxabi taldeak igoko dira. Ekintzak Loiuko gazteentzat ez ezik Txorierriko gainontzeko herrietako gazteentzat ere badira, denei zuzenduta.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).