Loiura zapatuan hain zuzen ere etorri dira eta, bakoitza bere abegi-familiarekin elkartu eta etxera joan baino lehen, harrera egin zieten hango frontoian.
Umeek abuztu amaierara arte emango dute Euskal Herrian. Basamortuan bero handia dago udan eta askotan 50 gradu baino gehiago izaten dira. Vacaciones en paz programari esker, tenperatura altuak ekiditen dituzte eta medikuarena joaten dira, kanpamentuetan tratatu ezin diren gaixotasunak osatzeko. Era berean, beren egunerokotasunetik ateratzen dira, beste errealitate batzuk ezagutzen dituzte eta harreman sendoak sortzen dituzte euskal ume eta familiekin.