1.121 euro batu dituzte, pintxo solidarioari esker

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 5a, 11:09

Aurretik jakinarazi genuen moduan, Danontzat Loiuko elkarteak eta Erandiogoikoko jai-batzordeak pintxo solidarioen ibilbide bi antolatu dute: bata Erandiogoikoko jaietan; eta bestea, Loiuko jaietan. 

Esandakoaren arabera, orotara 1.121, 38 euro batu dituzte eta dirua Gurutzetako ospitalean dauden eta minbizia duten umeentzako jokoak erostera zuzenduko dute. Antolatzaileek poz-pozik azaldu dira herritarrek eta elkarteek adierazitako solidaritatearekin.  Pintxoak tabernek eta elkarteek eman zituzten eta euro batean saldu ziren.