Materiala eraman diete Gurutzetako ospitaleko umeei

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 17a, 10:59

Danontzat Loiuko elkartearen kide batzuk Gurutzetako ospitalearen ordezkariekin bildu dira, ospitalean dauden eta minbizia duten umeentzat erositako materiala emateko. 

Loiuko elkarteak eta Erandiogoikoko jai-batzordeak pintxo solidarioen ibilbidea antolatu zuten Erandiogoikoko eta Loiuko jaietan, eta orotara 1.121 euro batzea lortu zuten. Diruarekin material teknologikoa eta liburuak erosi dituzte, umeek ospitalean eman behar duten denboraldia apur bat eramangarriagoa egiteko.