Auto klasikoen kontzentrazioa, Loiun

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 3a, 12:24

Zazpigarren aldiz egingo da urriaren 8an. Auto klasikoak 10:00etatik 11:30ak arte izango dira Loiuko plazan, eta gero txangoa egingo dute Txorierritik. 

Hainbat kategoria ezarriko dira eta herritarrek euren botoa eman ahalko diote gehien gustatzen zaien autoari edo, euren ustez, kategorietara ondoen egokitzen den autoari. Sariak 14:00etan banatuko dira, eta, Udalaren eskutik, hamaiketakoa eskainiko da Aurregoiti jatetxean. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).