Hiru ibilbide atonduko dira: ibilbide luzea, 28 kilometrokoa; ertaina, 17 kilometrokoa; eta umeei zuzendutakoa, zortzi kilometrokoa. Izena ematea egunean bertan egin behar da Alonsotegi plazan. Martxa luzean parte hartuko dutenek 08:00etatik aurrera eman ahalko dute izena; martxa ertaina egingo dutenek, 08:30etik aurrera; eta martxa txikian ibiliko direnek 09:30etik aurrera. Marta luzea 08:30ean hasiko da; martxa ertaina, 09:30ean; eta martxa txikia, 10:30ean.
Parte-hartzaileei hamaiketakoa eskainiko zaie, indarrak berritzeko, eta opariak zozketatuko dira.