“Etxeak arrazoizko prezioan eskainiko dira. Erabaki horri esker, hiru helburu lortu nahi ditugu: etxea edukitzeko eskubidea bermatzeko politika herrian ezartzea; biztanleak Loiun finkatzea; eta belaunaldi-erreleboa bermatzea”, esan du Jon Andoni Begoña alkateak, bere blogean.
Abade-etxeak egokitu behar dira, baina martxoaren amaierarako egongo dira alokatzeko prest. Bertan sartu ahal izateko, interesa dutenek izena eman behar dute Etxebiden, eta ASAP programak ezartzen dituen baldintzak bete. “Parrokiaren jarrera lagungarria da Loiun baliabide gutxien duten lagunentzat”, esan du alkateak.
Udalak hainbat proiektu egin nahi izan ditu abade-etxeetan. “Hasiera batean, kultur etxea edo auditorium bat bertan jarri nahi izan genuen; gero, haur-eskola bat; eta azkenik, parrokiari eskatu genion etxebizitzak udalari uztea”.
Informazio gehiago:
Eusko Jaurlaritza
Luis Oza. 609175333 (10:00-14:00)
e-maila: asap@alokabide.eus
Loiuko parrokia
loiukosanpedroparrokia@gmail.com