Beste Bira, brontzea erreleboen proban

Aikor aldizkaria 2018ko api. 26a, 13:49

Bizkaiko Txapelketaren barruan, 4x400 errelebo-proba izan zen domekan, Faduran, eta Beste Bira Loiuko atletismo taldearen 4 lagunek brontzezko medaila lortu zuten bertan. 

“Younes, Ibra, Mikel eta Aitor denboraren kontra aritu ziren eta esfortzu handia eginda lortu zuten euren seriea irabaztea”, esan digute kirol taldetik. “Lehenengo aldia da Beste Bira, titulu hau eskuratzeko, lehian sartu dena eta oso emaitza ona eduki dugu”. Aurreko egunean, zapatuan, taldeko atletek ere hartu zuten parte 4x100 proban eta bosgarren postuan lotu ziren.

Bestetik, zapatuan Atletismoaren jaia egin zen Bilbon eta Beste Bira klubeko 30 korrikari izan ziren bertan. “Lasterketa adin guztietako atletei egon zen zuzenduta eta gure korrikalariek kirol honetako elitea ezagutzeko aukera izan zuten. Emaitza onak lortu genituen eta giro itzela egon zen”.

Beste Bira atletismo kluba jaio berria da dagoeneko 50 kide ditu. Txikienek (bost urtetik aurrera) martitzenetan eta eguenetan entrenatzen dute Larrondoko frontoian; eta barikuetan, Derion. Informazio gehiagorako: www.bestebiratxorierri.com.     

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).