100 txirrindulari batu dira Loiun

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 29a, 13:45

Zapatuan, Loiuko BTT Topaketa egin zen bigarren aldiz, eta Gela Pedagogikoak antolatuta. Hitzordua Bizkaiko Federazioaren egutegiaren barruan egon da eta aurtengo edizioan 100 txirrindularik hartu dute parte kategoria hauetan: gaztetxoak, benjaminak, kimuak, haurrak eta kadeteak.

Txirrindulari gazteek oso zirkuitu gogor bat gainditu behar izan zuten, eta horri ez ezik arratsaldean egon ziren ekaitzei ere egin behar izan zieten aurre. Loiukoa BTTko eskolen arteko laugarren eta azken topaketa izan da, Lezaman, Derion eta Gatikan egin direnen ostean.