Loiuko Udalak plan partziala garatzen dabil, Haritzondon etxebizitzak eraikitzeko

Aikor aldizkaria 2018ko eka. 20a, 13:50

Ia 20 urte pasatu dira Loiun azken aldiz etxebizitzak eraiki zirenetik, eta bertako Udala plan partzial bat garatzen dabil, Haritzondo-Txiline sektorean 450 etxebizitza eraiki ahal izateko.

Sektore horrek 15,7 hektarea dauzka eta, aurreikuspenaren arabera, Aransutegi errekak bitan banatuko du eremua. Etxebizitzak kolektiboak izango dira eta gehienez lau soilaru edukiko dituzte.

Plan partziala udalbatzan onartu behar den arren, Udaletik jakinarazi dute prest dituztela ikerketa aeronautikoa eta ingurugiroari dagokiona. Ikerketa horiek agintari eskudunek aztertu eta onartu behar dituzte. Horri lotuta, aipatu beharra dago Udalak debekatuko duela Aransutegi errekari kaltea ekarriko dion edozein lana, “zubiak eta oinezkoentzako pasaguneak eraikitzeko beharrezkoak direnak izan ezik”. Azaldu duten moduan, ekimen honek herritarren eskaerari erantzuna ematea du helburu.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).