Beste Birako masterrak, Bizkaiko seigarrenak

Aikor aldizkaria 2019ko urt. 15a, 09:22

Loiuko atletismo klubeko master taldea seigarrena izan da Bizkaiko Kros Txapelketan. Ander Zorita laugarrena lotu zen, eta Muskizen egindako proban kluberako puntu gehien lortu zuena izan zen. 

Bestalde, Javi Allende, Mikeldi García, Egoitz Piñeiro, Gonzalo De Las Heras eta Jorge Gutierrez atletek ere oso saio bikaina egin zuten. Gainera, haietako batzuk Berrizen izango dira kategoria absolutuan lehiatzeko. Saio horretan korrikalari berriek ere hartuko dute parte.

Eskola-kirolari dagokionez, Beste Bira klubeko kategoria guztietako gaztetxoak aritu ziren saioetan. Aipatzekoa da Leire Barcia gazteak txartela lortu zuela 400 eta 800 metroko Bizkaiko Pista Estaliko Txapelketan, kategoria absolutuan. Barciak 800 metroko txapelketan parte hartzea erabaki zuen, eta zortzigarrena gelditu zen.