Loiuko Bakarrak gazteen elkarteak Gure Eguna antolatu du maiatzaren 11rako. Egun osoan ekitaldiak egongo dira. Horrela, bada, umeentzako tailerrak egingo dira 11:00etan; eta trikipoteoa,12:30ean. Herri bazkaria 15:00etan izango da, eta ostean, 18:30etik aurrera, Taberna Ibiltaria ibiliko da herria girotzen. Kontzertuak 23:00etatik aurrera izango dira. Agertokira hauek igoko dira: Suaia eta Ama Rebel, Mad Muasel & Big Sound Boy eta Dj Munza.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).