Beste Birak lasterketa antolatu du Larrondoko jai-egitarauaren barruan

a: Beste Bira 2019ko uzt. 23a, 10:56

Lasterketa abuztuaren 31n, zapatuan, izango da eta bederatzi kategoria egongo dira: txikiak – txupeteak (2013-…), aurrebenjaminak (2011-2012), benjaminak (2010-2009), kimuak (2007-2008), umeak (2005-2006), kadeteak (2004), gazteak, juniorrak eta absolutua.

Gazte, junior eta absolutu kategorietan parte hartzen dutenek bost kilometroko lasterketa egin beharko dute eta 10:15ean aterako dira; kadeteek, 1.200 metroko lasterketa (11:15ean); umeek, 1.200 metroko lasterketa (11:30ean); kimuek, 800 metroko lasterketa (11:45ean); benjaminek, 400 metroko lasterketa (12:00etan); aurrebenjaminek, 300 metroko lasterketa (12:15ean) eta txikiak – txupeteak kategoriakoek, 100 metroko lasterketa (12:30ean).

Aurrebenjamin kategoriatik aurrera hiru sari emango dira kategoria bakoitzeko, eta opariak ere zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Izena ematea doakoa da. Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.bestebiratxorierri.com; bestebiraloiu@gmail.com; Instagram eta Facebook.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).