Enpresa-batzordearen ustez, zuzendaritzak ez du proposamena justifikatzen duen daturik eman, eta eragina izango lezake langileen lan-baldintzetan. Bestalde, aireportua gauean zabaltzea gizartean pil-pilean dagoen eztabaida da, eta pentsatzen dute aurrekaria ezarri ahalko lukeela. Gainera, gogora ekarri dute Forondako aireportua 24 orduan dagoela zabalik, eta, haien iritziz, Eurokopa antolatzeko orduan, UEFAk Bilboko eta Gasteizko aireportuen arteko osagarritasuna onartu zuen”.